Zone A Défendre
Tritons crété-e-s contre béton armé

Accueil > Agenda > [bertsioa euskera] Aman Komunak saretik deialdia Ambazada : herri borrokak (...)

[bertsioa euskera] Aman Komunak saretik deialdia Ambazada : herri borrokak uztartu

dimanche 1er juillet 2018

Toutes les versions de cet article : [English] [Español] [français] [italiano] [òc]

Auzolana eta nazioarteko topaketak, 2018ko udan ZADen

Sarrera Hain espero genuen aireportu proiektuaren aurkako garaipenaren ondoren, saiatzen gara, arren, udaberri bortitz batetik ateratzen. Bi kanporaketa aldik markatu dute garaia zeinetan gobernua ahalegindu baita mendekatzera hainbeste urtez laido bat izan zaion ZADari. Masa polizia operazio horien ondorioz ZADeko bizi guneen herena suntsitu dute, presentzia militar luzea eta zauritu asko eraginez. Baina estatuak behar izan du amore eman aurrerago joateari. Tokian berean eraman den erresistentziei, kanpoko elkartasunei eta negoziaketa prozesuari esker hamarnaka bizitokik, gune amankomunek zutik diraute, baita ere mugimenduak bere gain hartu lur gehienetan jarraitzen duten jardunek.  Bizkitartean, orain arte atxikitzen lortu duguna laster erasotua izan daiteke berriro administratiboki, politikoki edota militarki. ZADak bere zauriak artatzen dituen orduan, berrosatzen, alor lanetan eta eraikuntza obretan berriz hasia delarik, datozen hilabeteetako borrokei begira jarri gatzaizkie. Gainditzen gaituzten eta munduan zehar eramaten diren beste borroka asko. Lur honetan aske bizitzeko eskubideari lotu borrokak dira, herriak zapaltzen dituzten estatu-nazioen auzian ezartzeari, baita artifizialki zatitzen gaituzten mugak ere, lurra kolektiboki eta errespetuan erabiltzeari lotuak dira, komunean edo baltsako ditugunak partekatzeari, bizitokiaren berreskuratzeari, merkatu trabetarik askaturik ekoizteko eta trukatzeko aukerari, borrokan diren lurraldeetako auto-antolakuntza forma desberdinei...

Aste intergalaktikoa, agorrilaren 27tik irailaren 2ra Bi urtez obra aldi ezberdinak egin ondoren eta uda honetako datorren auzolan berria dela eta, agorrilaren 27 eta irailaren 2 arteko astea, Ambazadaren estreinaldiarena izango da. Besteak beste, mundu guziko borroken, kulturen eta herri intsumituen topaleku izango den eraikina da Ambazada. Behar bezalako etxe sartzea ospatzeko baitezpadakoa zen aste intergalaktiko berri batera dei egitea. Hitzaldi, topaketa eta kontzertuak iraganen dira aste horren karietara baita ere eraikinaren estreinaldia dantzaldi herrikoi erraldoi baten bidez. Topaketentzat gai nagusi batzuk proposatu ditu egitarau taldeak :
- Astearen bukaera aldera, hiru eguneko topaketa batera gomitatuko dira borrokan diren lurralde ezberdinetako ordezkariak : Wendland (Alemania), Christiania auzo askea (Copenhague, Dinamarka), Lentillères (Dijon, Frantzia), Errekaleor (Euskal Herria) edota Sant’Ermeteko auzo okupatua Italian.
- Historiako borroka sozial batzuen errepaso bat eginen da ere : 70 hamarkadako Italiako iraultza mugimenduak ; 80 hamarkadako Alemaniako mugimendu autonomoak ; 90 hamarkadako ekologia-erradikaleko ingeles mugimenduak ; 2005-2006ko Frantziako alderrietako istiluak, CPEren aurkako mugimendutik gaur arte.
- Herri zapaldu batzuen arteko topaketa jasandako kultura asimiliazio politikez solastatzeko: Maputxe, Chiapas, Kurdistan, Katalunia, Euskal Herria.

Ambazadan auzolana, uztailaren 30etik agorrilaren 26ra Ambazadak, bere aldetik, zutik darrai eta martxo bukaerako auzolanak utzi zuen egoeran dago oraindik. Uda honetako auzolana uztailaren 31atik agorrilaren 26ra iraganen da. Ideia da egunean 20-30 lagunetara mugatzea auzolaneko parte hartzaileen kopurua janari, lo egiteko kanpamendu eta obren aitzinamendua ongi bermatzeko. Jendeari eskatuko zaio auzolanerako izena ematerakoan bederen hiru egun jarraian segurtatzea eraikuntza lanerako. Obra batzuek jakintza bat eskatzen dutenez, norbaitek lan bat ikasi eta bederen hiru egunez aurrera eramango duela bermatzeko baita ondokoei transmititzea ere. Helburua baita Ambazada prest izatea agorrila bukaerako estreinaldirako. Honetara iristeko hona zein diren aurreikusi diren lanak : Ipar aitzindegiko isolazioa pausatu eta emokadura egin ; pareta guztien kanpoko kisu emokadurak bukatu ; elektrika instalazioak jarri ; barneko buztin emokadurak prestatu eta jarri ; leihoak eta ateak muntatu ; barneko sukalde, biltegi, eskailer eta solairurako zur egiturak egin eta muntatu ; ur zikinen garbitzeko putzu naturala antolatu...

Parte hartzeko Auzolanean baita aste intergalaktikoan parte hartzeko, edo xehetasun gehiago galdegiteko, izen ematea gaurdanik irekia da : ehzadista@yahoo.com

Documents joints